72 film labur aurkeztu dira Kimuak 2020ra
2020-07-01
Aukeraketa uztailaren 13an jakinaraziko da
Pasa den asteartea, ekainaren 30an itxi zen Kimuaken 2020ko ediziora film laburrak aurkezteko epea. 72 izan dira izena eman duten lanak.
Aurkeztutako filmak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independente bat eratu da. Honako kideek osatzen dute:
- Michèle Driguez: Montpellierreko (Frantzia) CINEMED – Mediterraneoko Zinema Jaialdiko film laburren saileko arduraduna.
- Alfonso López: Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria eta Bang Bang Zinemako kidea.
- Dora Martí: Valentziako IVAC Kultura Institutuko ikus-entzunezko sustapeneko eta Curts Comunitat Valenciana film labur katalogoko arduraduna.
- José Luis Rebordinos: Donostia Zinemaldiko zuzendaria.
- Nekane E. Zubiaur Gorozika: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea.
Astelehena, uztailaren 13an emango da jakitera Kimuaken 23. katalogoa osatuko duen aukeraketa.