Ezagutu urteko euskal film labur onenen aukeraketa.

Ikusi katalogoa

Erakundeen laguntza


Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatutako programa da.

Nola parte hartu


Hautagai izango dira EAEn egoitza duten zuzendari edota ekoizpen-etxeak, eta euskarazko ekoizpenak egin dituzten Nafarroako Foru Komunitateko edo Euskal Hirigune Elkargoko egile edo enpresak. Kontsultatu betekizunak eta oinarriak.

Data interesgarriak


Urtean zeharreko mugarri nagusiak zehazten dituen egutegia jarraitzen du programak:

Apirilean film laburrak jasotzeko epea zabaltzen da, eta sortzaileei proposamenak aurkezteko gonbita egiten zaie.

Maiatzean hautaketa berria ezagutarazten da, ikustaldi eta kuradoretza prozesuaren emaitza.

Irailean, edizio berriaren aurkezpen ofiziala egiten da, emanaldi pribatu batean. Emanaldi horrek hasiera ematen dio ibilbide publikoari, lurraldeko hainbat ekitaldiren bidez.

Sustapena


Katalogoa zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzen da, film laburren sorta berria nazioarteko ikuslegoari helarazteko.