Kimuak 2024 aukeraketan parte hartzeko deialdia abiatu da
2024-03-22
Euskal film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzeko 2024 KIMUAK programa publikoan parte hartzeko deialdia zabalik dago. Aurten, deialdira aurkezteko prozesua web plataforma berriaren bidez egingo da: https://kimuak.basqueaudiovisual.eus.
Dei honetan hautatuak suertatzen diren film laburrak KIMUAK deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.
Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2022eko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira.
Bestalde, aurreko bi urteetan bezala, Euskal Hirigune Elkargokoez gain, Nafarroako Foru Komunitateko euskarazko film laburrak ere onartuko dira. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke.
Film laburrek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute. Zinemaldi baten testuinguruan plataforma publikoren baten bitartez hedatuak izan diren lanen onarpena ebaluatuko da. Halaber, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.
KIMUAK Eusko Jaurlaritzaren programa bat da, Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadiren bitartez egituratzen dena. Halaber, Euskadiko Filmategiaren lankidetza jasotzen du film laburrak Euskal Herrian proiektatzeko.
Deialdiaren oinarriak hemen kontsulta daitezke: