HOMBRE SIN HOMBRE
Saturnino eta Paco miserian bizi dira elkarrekin. Euren arteko harremana mendetasunezkoa da, eurek ere harreman horretaz erabat jabetzen ez badira ere. Egun batean, Pacoren ama hil egiten da eta etxe bat eta diru apur bat uzten dio semeari. Paco eta Saturnino erosoago bizitzen hasten dira, baina, orduan, emakume bat –Marina– tartean sartzen da bat-batean, behar duen segurtasun materialaren bila Paco maitemintzen saiatuz. Egoera berri honen aurrean, lagunak ordezkatu egin duela sentitzen du Saturninok, eta amore ematen hasten da. Baina berriro ere galtzeak eragiten dion amorruak eta irainak Marina hiltzera bultzatuko du.
Zuzendaria
Michel Gaztambide
1959an APTen jaioa (Vaucluse) Frantzia. Hamar urte baino gehiago dihardu gidoilari eta zinema eta telebistarako zuzendari gisa lanean. Beste batzuekin batera egindako gidoilari-lanen artean, aipatzekoak dira Felix Rotaetaren “Chatarra” (1991), Julio Medemen “Vacas” (1992) eta Enrique Urbizuren “La caja 507” (2001) film luzeak eta Ramon Barearen “Muerto de amor” (1996) film laburra.Horrez gain, gidoi-irakaslea da eta hiru poesia-liburu idatzi ditu.
Info +
- Generoa
- Fikzioa
- Iraupena
- 20:00
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- 35mm.
- Gidoilaria
- Michel Gaztambide, Roberto Cibrián
- Argazkigintza zuzendaria
- Jokin Pascual
- Ekoizlea
- Gaztambide & Lluch P.C., Roberto Cibrián
- Musikagilea
- Mikel Salas
- Muntaketa
- Iñigo Salaberria
- Aktorea
- Saturnino García, Paco Sagarzazu, Marina Shimanskaya, Teresa Gastón
2001 | Gizonik gabeko gizona | 20:00 | Fikzioa |