EL TREN DE LA BRUJA

- Sorginaren trena -

Gizon batek akuri gisa eskaini du bere burua muturreko beldur-ikarazko egoeretan giza jokabidea aztertzeko asmoz egingo den esperimentu baterako. Esperimentua jasaten badu, horren truke diru kopuru handia jasoko du. Baina, posible al da guztia gezur hutsa besterik ez dela aldez aurretik dakien norbait ikaratzea?


Zuzendaria

Koldo Serra

Bilbo, 1975. Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Sick of you, bere lehenengo film laburrarekin, Valentziako Cinema Jove jaialdiko lehen saria eskuratu zuen, 1993an. Horren ostean Háchame! (1996), Amor de madre (1998) eta El tren de la bruja egin zituen. 2006an Bosque de sombras, bere lehen film luzea zuzendu zuen, eta 2016an Gernika izeneko bigarrena estreinatzen du.

Zuzendaritza laguntzaile gisa lan egin du bideoklipetan, publizitatean eta zenbait film laburretan, besteak beste Nacho Vigalondoren 7:35 de la mañana lanean. Zinemaz gain, komikigintzan eta diseinu grafikoan ere dihardu. Istorio laburrez osatutako komiki album bat argitaratu du, La bestia del día izenburua duena.

Arsénico PC eta Sayaka Producciones Audiovisuales produkzio-etxeen bazkide da, Borja Cobeaga, Nacho Vigalondo, Nahikari Ipiña eta Borja Crespo rekin batera.

Info +

Generoa
Fikzioa
Iraupena
17:00
Hizkuntza
-
Jatorrizko formatua
35mm

Gidoilaria
Nacho Vigalondo, Koldo Serra
Argazkigintza zuzendaria
Iñaki Mintegi
Ekoizlea
Jaleo Films, S. L., Álvaro Alonso, Antonio Lobo
Zuzendari artistikoa
Mario Suances
Soinua
Asier González, Nacho Royo
Musikagilea
Fernando Velázquez
Muntaketa
Marc Vigil
Aktorea
Manolo Solo, Jon Ariño, Héctor Alterio, Nacho Marcos, Santiago Guibert

2016 Gernika 1:37:00 Fikzioa
2006 Bosque de sombras 1:37:00 Fikzioa
Deskargak
Fitxa Irudiak

Urte bereko laburrak

LEPOKOA

- -

Safy Nebbou

Fikzioa

2003

IKUSI
Ekosistema

ECOSISTEMA

- Ekosistema -

Tinieblas González

Fikzioa

2003

IKUSI
Gaueko trena

EXPRESO NOCTURNO

- Gaueko trena -

Imanol Ortiz López

Fikzioa

2003

IKUSI