EL SOÑADOR
XIX. mendearen azkenetan, Guillermo Rivas izeneko alienista ospetsu batek kasu mediko arraro baten ardura hartzea onartu du, Don Diego de Robledorena: goi-nobleziako gazte hau, inork ezagutzen ez duen arrazoiren bategatik, hiru egun jarraian ere lo egoteko gauza da. Bere ingurukoek diotenez, gehiegizko lo hori buruko gaitz larria sortzen ari zaio.
Zuzendaria
Oskar Santos
Bilbo, 1972. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean lizentziatu zen Ikus-entzunezko Komunikazioan. 2000 urtean jaialdi nazionaletan eta nazioartekotan 18 sari jaso zituen Torre film laburra ekoiztu, idatzi eta zuzendu zuen. 2004ean, El soñador, bere bigarren laburra, eta Un viaje Mar Adentro, Alejandro Amenabarren Mar adentro filmaren making of-a zuzendu zituen.
2010ean El mal ajeno, bere lehen film luzea zuzendu zuen, Berlineko Zinemaldiko Panorama atalean aukeratua. ‘Zipi eta Zape’ pertsonaien komiki ezagunaren moldaketa ere egin du, Zipi y Zape y el club de la canica (2013) eta Zipi y Zape y la Isla del Capitán (2016) pantailaratuz.
Info +
- Generoa
- Fikzioa
- Iraupena
- 14:30
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- 35mm
- Gidoilaria
- Oskar Santos, Javier S. Donate
- Argazkigintza zuzendaria
- Josu Incháustegui
- Ekoizlea
- Himenóptero, Carmen Rico
- Zuzendari artistikoa
- Vicent Díaz
- Soinua
- SOUNDERS CREACIÓN SONORA
- Musikagilea
- Fernando Velázquez
- Muntaketa
- Marta Salas
- Efektu bereziak
- USER T38
- Aktorea
- José Ángel Egido, Dritan Biba
2003 | Petits mythes urbains | Bestelakoak | |
2010 | El mal ajeno | 1:47:00 | Fikzioa |
2013 | Zipi y Zape y el club de la canica | 1:37:00 | Fikzioa |
2016 | Zipi y Zape y la Isla del Capitán | 0:00:00 | Fikzioa |