DECIR ADIÓS
- Agur esatea -
Taniak 18 urte ditu eta kostaldeko higiezinen agentzia batean egiten du lan. Egun batean film bateko castingera aurkeztuko da, baina aukeratzen ez dutenez, filmatzea urrunetik ikustearekin konformatu beharko da.
Zuzendaria
Víctor Iriarte
Bilbo, 1976. Donostia, Berlin eta Cannes bezalako jaialdietan kazetari moduan lan egin zuen. Horrenbestez, Isaki Lacuestaren bigarren zuzendari-laguntzailea izan zen Cravan Versus Cravan (2001) film luzean eta jarraian, Bilboko Arte Eder Museoko zinematekako programatzaile bezala lan egin zuen. Era berean, hainbat bideo esperimental egin zituen. 2003an Uruguaira iritsi zen. Ordutik, Atlantikoaren alde batetik bestera bizi da irakaskuntza, kazetaritza, bidaiak eta zinema zuzendaritza uztartuz.
Info +
- Generoa
- Fikzioa
- Iraupena
- 18:00
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- S16 mm
- Gidoilaria
- Víctor Iriarte
- Argazkigintza zuzendaria
- Arauco Hernández, Agustín Coutinho
- Ekoizlea
- Víctor Iriarte
- Soinua
- Raúl Locatelli
- Musikagilea
- Maite Arroitajauregi, Iban Zabalegi, Aida Torres, Santi Noain, Amodio
- Muntaketa
- Víctor Iriarte, Sebastián Cabrera
- Aktorea
- Tania Feurich, Sol Alonso, Pablo Dive, Beatriz Delgado
2007 | Cinco películas breves | 18:00 | Fikzioa |
2006 | Wrócic (Volver) | 17:00 | Fikzioa |