UNA HORA, UN PASO
Juan espainiarrak 17 urte daramatza preso Egiptoko espetxe batean. Denbora horretan, bi poema-liburu idatzi ditu, ezkondu egin da, alaba bat izan du eta, oraindik ere, Espainiara itzuliko denaren itxaropena du. Erreportari-talde bat espetxera joan da bera elkarrizketatzeko asmotan, baina gertaera lazgarri batek ezustean harrapatuko ditu.
Zuzendaria
Aitor Iturriza, Bernat Gual
Donostia, 1989. Madrileko Carlos III. Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen. 2011n, Las modelos del pintor de caras iraupen ertaineko filma zuzendu zuen karrera amaierako proiektu gisa eta zinemako eta dokumentalen zuzendaritza ikasi zuen ESCAC-en. Hogeitik gora film laburretan lan egin du, bai zuzendari laguntzaile gisa, bai gidoilari zein zuzendari lanetan. 2011n, halaber, Pilolu dokumentala egin zuen Indian eta Proyecto Pilolu dokumental-proiektuaren egilea eta zuzendaria da, 2011tik 2021era iraungo duena.
Info +
- Generoa
- Fikzioa
- Iraupena
- 13:29
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- HD
- Gidoilaria
- Emilio López
- Argazkigintza zuzendaria
- Juli Carné Martorell
- Ekoizlea
- ESCAC FILMS, Adria Guadagnoli, Silvia Perales
- Zuzendari artistikoa
- Blanca Martínez
- Soinua
- Roger Blasco
- Musikagilea
- Borja Martínez
- Muntaketa
- Montse Pina
- Aktorea
- Juan Codina, Mónica Van Campen, Eduardo Velasco, Blai Llopis, Emilio López
2013 | Juanek 17 urte daramatza preso Egipton | 13:29 | Fikzioa |