592 METROZ GOITI
1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan Itoizko urtegia eraikitzeko zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten. Egun, 592 metroen kotan, lur biluziak bailarako paisaian marra banatzaile bat marrazten du: kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.
Zuzendaria
Maddi Barber
Iruñea, 1988. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen EHUn 2010ean eta 2017an Ikusmen-antropologiako masterra eskuratu zuen Manchesterko Unibertsitatean. 2015ean, Zinergentziak #15 zikloan parte hartzera gonbidatu zuten eta Distantziak zuzendu zuen taldean. 2018an, Christopher Murray eta Charlotte Hoskins-ekin batera, Yours Truly zuzendu zuen, Iruñeko Punto de Vista jaialdian estreinatu zena. 592 metroz goiti da bere azken lana, eta Visions du Réel jaialdian estreinatu du (Nyon, Suitza).
Info +
- Generoa
- Dokumentala
- Iraupena
- 24:30
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- HD
- Gidoilaria
- Maddi Barber
- Argazkigintza zuzendaria
- Maddi Barber
- Ekoizlea
- Maddi Barber, DOXA PRODUCCIONES , Zuriñe Goikoetxea, Cristina Hergueta, Ainhoa Andraka
- Soinua
- Xanti Salvador
- Musikagilea
- Koiuntura (Resu Ansorena, Josu Castillo)
- Muntaketa
- Maddi Barber, Mirari Echávarri
2018 | 24:30 | Dokumentala |