YA NO DUERMO
Miguelek eta bere osaba Kechusek banpiroei buruzko film bat egin nahi dute. Elkarrekin zerbait sortzeko saiakera horretan, errealitatea eta fikzioa nahasten dira, eta, jolas horretan, haurraren eta helduaren artean ezartzen den harremana ikusiko dugu.
Zuzendaria
Marina Palacio
Donostia, 1996. Madrilgo Konplutentse Unibertsitatean Arte Ederretan graduatua da. 2018an, bere hirira itzultzen da, Elías Querejeta Zine Eskolan Sorkuntza graduondoa egitera. Bertan garatutako Ya no duermo film laburra, Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera atalean estreinatzen da eta hogeita hamar jaialdi baino gehiagoko ibilbidea egiten du, sei sari irabaziz: Malagako Zinemaldiko fikziozko film labur onenaren Biznaga saria eta Shorts Mexico jaialdiko Iberoamerikako film labur onenaren saria, besteak beste. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako Kimuak 2020 aukeraketaren parte da, eta Caimán Cuadernos de Cine aldizkariaren arabera, urteko film laburrik onenen artean dago.
Bere lehen film luzea, Y así seguirán las cosas, Tabakalerako Noka Mentoringen eta Donostia Zinemaldiak bultzatutako Ikusmira Berriak egonaldi programan aukeratu dute. Honen bidez, Zinemaldiaren 69. edizioko Koprodukzio Foroan parte hartu du.
Info +
- Generoa
- Ez fikzioa
- Iraupena
- 22:00
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- Full HD
- Gidoilaria
- Marina Palacio , Jesús Palacio
- Argazkigintza zuzendaria
- Marina Palacio
- Ekoizlea
- GARIZA FILMS, Lara Izagirre
- Soinua
- Maitane Carballo, Martín Guridi
- Musikagilea
- Paula Olaz
- Muntaketa
- Marina Palacio
- Aktorea
- Jesús Palacio, Miguel Burgueño
2020 | Ez dut lorik egiten | 22:00 | Ez Fikzioa |