ZERUA BLU
- Zerua blu -
1954ko urtarrilaren 24ean, 22 urteko Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.
Zuzendaria
Lur Olaizola
Donostia, 1988. Zinema-programatzailea eta zinemagilea da. 2015etik, Tabakalera-ko ikus-entzunezko programaren koordinatzailea. 2017an, José Val del Omar-en lehen atzera begirako erakusketaren komisarioa izan zen New Yorken (Distant Touch: José Val del Omar, Anthology Film Archives). 2021ean, Berlinale Talents programarako hautatu zuten. 2020a ezkero, Elías Querejeta Zinema Eskolako irakaslea da. Punto de Vista zinema Jaialdiko hautaketa batzordeko kide da.
Info +
- Generoa
- Dokumentala
- Iraupena
- 14:14
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- HD
- Gidoilaria
- Lur Olaizola, Pablo La Parra
- Argazkigintza zuzendaria
- Gerard Ortín Castellví
- Ekoizlea
- Lur Olaizola
- Soinua
- Oriol Campi Solé
- Muntaketa
- Maddi Barber, Lur Olaizola
- Aktorea
- Mamaddi Jaunarena, Marine Jaunarena
2022 | Hirugarren koadernoa | 21:00 | Fikzioa |
2021 | Zerua blu | 14:14 | Dokumentala |