Utländsk

UTLÄNDSK

- Utländsk -

Esti Oiartzunera itzuli da sei urtez Suedian bizi ondoren. Bere buruari ez zela itzuliko agindu bazion ere, ezegonkortasun ekonomikoak eta lan-prekarietateak bueltatzera behartzen dute. Herriak aldaezin jarraitzen duela konturatzen da, eta Esti ez dago egokitzeko prest.


Zuzendaria

Alba Lozano

Barakaldo, 1996. Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Bilboko ECPVn, Bartzelonako ESCACen eta Txileko UDDn. 2022an idatzi eta zuzendu zuen bere lehen film laburra, 'Non grata', eta haren bigarren lanak, 'Utlándsk' filmak, Kimuak 2024 katalogoan parte hartu zuen. Bi lanen artean, 150 hautapen eta 30 sari baino gehiago lortu dituzte estatuko zein nazioarteko zinema jaialdietan.

Nitya Lopezekin batera 'Aloka(H)iru' telesaila idatzi eta zuzendu du, EITBk sustatutako "Formatu Txikiak, Talentu Berriak" deialdiaren barruan. Gaur egun, 'Rafaela' bere lehen film luzearen aurreprodukzio fasean ari da lanean, eta 'Utländsk' film luzearen gidoia idazten; azken hori Noka, Etxe Betea eta ApikaLab laborategietan hautatua izan da.

Info +

Generoa
Fikzioa
Iraupena
20:28
Hizkuntza
Euskara, gaztelania, ingelesa
Jatorrizko formatua
mp4

Gidoilaria
Alba Lozano
Ekoizlea
LA CÓRNEA DIGITAL, Alba Lozano, Iñigo Portillo, Xabier Uria
Argazkigintza zuzendaria
Aitor Mendilibar
Zuzendari artistikoa
Corina Herrán
Muntaketa
Pepa Roig (AMMAC)
Soinua
Fran Alonso
Aktorea
Izaro Nieto, Dorleta Urretabizkaia

Urte bereko laburrak

Dinosaurioak

DINOSAURIOAK

- Dinosaurioak -

Koldo Almandoz

Fikzioa

2024

IKUSI
Errotatiba

ERROTATIBA

- Errotatiba -

Iratxe Fresneda Delgado

Dokumentala

2024

IKUSI
Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)

ETORRIKO DA (ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU)

- Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) -

Izibene Oñederra

Animazioa

2024

IKUSI