AHO BELTZA
Zumaian, film baten grabazio amaierako festan, Miren lantaldean bere lekua aurkitzen saiatzen da, baina gero eta bakartuago sentitzen da. Gauaren erdian, herria eta hondartzak lotzen dituen tunel sekretuaren kondaira istorio hutsa baino askoz gehiago izan daitekeela ohartuko da.
Zuzendaria
Alba Lozano
Barakaldo, 1996. Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Bilboko ECPVn, Bartzelonako ESCACen eta Txileko UDDn. 2022an idatzi eta zuzendu zuen bere lehen film laburra, 'Non grata', eta haren bigarren lanak, 'Utlándsk' filmak, Kimuak 2024 katalogoan parte hartu zuen. Bi lanen artean, 150 hautapen eta 30 sari baino gehiago lortu dituzte estatuko zein nazioarteko zinema jaialdietan.
Nitya Lopezekin batera 'Aloka(H)iru' telesaila idatzi eta zuzendu du, EITBk sustatutako "Formatu Txikiak, Talentu Berriak" deialdiaren barruan. Gaur egun, 'Rafaela' bere lehen film luzearen aurreprodukzio fasean ari da lanean, eta 'Utländsk' film luzearen gidoia idazten; azken hori Noka, Etxe Betea eta ApikaLab laborategietan hautatua izan da.
Info +
- Generoa
- Fikzioa
- Iraupena
- 19:10
- Hizkuntza
- Euskara
- Jatorrizko formatua
- mp4
- Ekoizlea
- Igor García Piñas, PLATANOBOLÍRAFO, MONNDO
- Zuzendari artistikoa
- Corina Herrán
- Argazkigintza zuzendaria
- Aitor Mendilibar
- Gidoilaria
- Alba Lozano
- Musikagilea
- Nerea Alberdi
- Muntaketa
- Pepa Roig
- Aktorea
- Uxue Derecho, Arnatz Puertas, Sambou Diaby, Miguel Garcés, Itziar Manero
- Soinua
- Aitor Ayerdi, Xanti Salvador
Deskargak
IrudiakUrte bereko laburrak
AL OTRO LADO
- Beste aldean -
Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui, Javier Martínez
Animazioa
2026
IKUSI