Lege Ohartarazpena

DATU LEGALAK

Jabaria: https://kimuak.basqueaudiovisual.eus/eu/
Titularra: Kimuak - Zineuskadi
Helbide soziala: Andre Zigarrogileen plaza, 1-3. solairua
T. 943 595 862
E-maila: kimuak@basqueaudiovisual.eus
IFK: G-75035105

ERABILERARAKO BALDINTZA OROKORRAK

1. Erabilera-mugak

Web gune honetara sartzeko ez da ordaindu behar, eta ez dago aurretik izena eman edo erregistratu beharrik. Web guneko informazioa kasu bakoitzean aplikagarri den legediaren arabera erabili beharko du erabiltzaileak, eta KIMUAKen edo hirugarrenen jabetza intelektualaren gaineko eskubideak errespetatu beharko ditu.
Erabiltzaileak ez ditu edukiak kaltetuko edo aldatuko KIMUAKek eskainitako zerbitzuen bidez, eta ez du Web gunearen funtzionamendu ona oztopatuko. Ez du inolako arazo teknikorik sortuko, birus informatikoak izan ditzaketen elementuekin edota Web orria guztiz edo zati batean kaltetuta, oztopatuta edo etenda.
KIMUAK ez da inoiz Web orriaren erabilera desegokiaren arduradun izango, ez eta erabilera horrek sor ditzakeen edukiena, edota ondorioena ere.

2. Erantzukizun-mugak

KIMUAKek ez du bermatzen bere orria beti martxan egotea, ez eta edukiak une oro osatuak, zehatzak eta fidagarriak izatea ere.
KIMUAKek edozein unetan, aurretik ohartarazi gabe, Web guneko edukiak eta bertan sartzeko Baldintza Orokorrak aldatzeko eskubidea du.
Zerbitzuak zaintzeko, konpontzeko, eguneratzeko edota hobetzeko operazioak egiten direnean, KIMUAKek aldi baterako eta aurretik ohartarazi gabe Web orrirako sarrera eteteko eskubidea du, baita zerbitzuak eman edo bertan behera uztekoa ere. Erabiltzaileei horren berri ematen saiatuko da, betiere ahal duen neurrian.
Hala, gunearen eta zerbitzuaren funtzionamenduak izan dezakeen erabilgarritasun edota jarraitutasun faltak eragindako edozein kaltegatik erantzukizun oro baztertuko da, baita erabiltzaileek egotzitako erabilerarena ere.

3. Jabetza intelektuala

Web gune osoa eta bertako zati guztiak jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dituzte.
Web gune honetako eduki guztien jabetza intelektualerako eskubideak KIMUAKenak dira, edukiz hornitzeko hitzarmena duten enpresen kasuan izan ezik, eta jabetza intelektual eta industrialeko nazioko nahiz nazioarteko arauek babesten dituzte. Materialaren edo edukien erabilpen edo eraldaketa oro, baldin eta hauen xedea Baldintza Orokorrek baimendutakoen artean jasotzen ez bada, egile-eskubideak babesten dituzten nazioarteko Copyright legeen hauste gisa hartuko da.
Erreproduzitzeko, banatzeko, komunikazio publikorako eta edukiak transformatzeko eskubideak KIMUAKek soilik izango ditu, eta hirugarrenek aipatzeko eskubidea izango dute.
Web gunean sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu lehen aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, publikatu, utzi edo saldu, ez eta aurretik jatorria aipatu gabe lortutako informaziotik eratorritako produktuak edo zerbitzuak sortu ere.
Erabiltzaileak Web gunea behatu eta kargatu ahal izango du soilik, betiere norbere erabilerarako, eta ez erabilera komertzialerako; ezingo du hirugarrenentzat edo erakundeentzat hedagarri egin. Halaber, KIMUAK ez da Web gunearen babestutako areatara edo sarbide pribatua edo mugatua duen areatara igorritako edukien erantzule izango eta ardura guztiez espresuki libratzen da.
Erabiltzaileak ezingo du Web orriko edukia edota egitura aldatu KIMUAKen baimen garbi eta idatzirik gabe. Web gunea erabiltzerakoan indarrean dagoen araudia hausten bada jazartzeko aukera egongo da.

4. Lotura edo esteka hipertestualak

Hirugarrenek ezingo dute 'framing' erlaziorik jarri beren Web orrien eta Web gune honen artean.
Web gune honetako esteka batzuk KIMUAKek kudeatzen ez dituen beste gune batzuetara zuzentzen dira; horiei dagokienean, instituzio honek ez du inolako kontrolik, eta ez da haien edukien erantzule. Web gune honek izan ditzakeen loturak informazio-erreferentziak dira soilik, edukien, jabeen, zerbitzuen edota eskainitako produktuen gainean inolako baloraziorik egin gabe.

5. Beste baldintza batzuk

Erabilerarako baldintza orokor hauek eta erabiltzailearen eta KIMUAKen artean ezarritako guztiak Espainiako legediak arautuko ditu. Web gunea erabiltzeak esan nahi du lehen aipatutako erabilerarako Baldintza Orokorrak onartzen direla.