LEPOKOA
Teresak semea Gabon gaua ospatzera etxera itzultzea espero du. Herrian, jendea ez dago seguru Angel, Teresaren semea, agertuko denik. Aspalditik ez da etorri eta, mihi gaiztoek diotenez, lotsarazi egiten du ama baserritar pobrea izateak. Baina Teresak badaki etorriko dela. Halaxe agindu zion semeak eskutitz batean. Emakume zaharrak jaki goxoak prestatu ditu, eta opari bat ere erosi dio...
Zuzendaria
Safy Nebbou
Parisko École Supérieure de Réalisation Audiovisuelle-n prestatua, Safy Nebbou telebistan hasi zen lanean errealizazio eta produkzio laguntzaile gisa, eta ondoren telebistako kate frantses baten baino gehiagoren programa desberdinen emisioetako koordinatzaile eta produktore artistiko gisa. 1998az geroztik Canal+erako pelikulen iragarki ugari egin izan ditu. Orain bere lehenengo film luzea amaitzen ari da, Le Cou de la Giraffe, hain zuzen ere Centre National de la Cinématographie-k saritua 2002ko gidoi onenagatik. Gainera, Frédéric Schifter idazle eta filosofoarekin batera, L’homme incendié film luzerako gidoia prestatzen ari da. Lepokoa 35 mm.ko bere laugarren film laburra da, Pédagogie (1997), La vie, c’est pas un pique-nique (1999) eta Bertzea (2001) filmen ondoren egina.
Info +
- Generoa
- Fikzioa
- Iraupena
- 23:00
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- 35mm
- Gidoilaria
- Safy Nebbou
- Argazkigintza zuzendaria
- Christophe Artus
- Ekoizlea
- Tara Films, Les Films du Zephyr, Garazikus, IRUSOIN
- Zuzendari artistikoa
- Cyril Gomez-Mathieu
- Soinua
- Antoine Ouvrier
- Musikagilea
- Pascal Gaigne
- Muntaketa
- Bernard Sasia
- Aktorea
- Joseba Apaolaza, Olatz Beobide, Pilar Rodriguez, Manou Gaigne
2003 | 23:00 | Fikzioa |