INNER OUTER SPACE
Triptiko bat da, hiru pieza bereizi baina elkarri lotuek osatzen dutena: Teatrillo, Inner Outer Space eta Under the Nothing Night. Hauxe da Lertxundik egin duen lehen filma 2019an Kaliforniatik itzuli eta berriro Euskal Herrian bizitzen jarri denetik. Ingurune ezberdina, izan ere, baina eguzkiak goxatutako zeru eta itsaso berak. Inner Outer Space, Lertxundiren lan guztiak bezala, harremanei buruzko filma da -izan pertsonaien arteko harremanak, pertsonaien eta paisaiaren artekoak, zein irudiaren eta soinuaren artekoak-, baina baita ere, eta funtsean, materialtasuna eta artifizoa nabarmentzen dituen produkzio-prozesuaren dekonstrukzioa. Begiak estalita geografia berri batean orientatzen ikasten ari den filmeko emakumeak bezalaxe, Lertxundi -film bat eginez- bere sorterriaren paisaia ari da berriz ezagutzen. Amaierako atala, non bi emakume gaztek koreografia misteriotsua dantzatzen duten atzean proiektatutako olatuen irudien aurrean, sentimendu eztanda hutsa da.
Zuzendaria
Laida Lertxundi
Bilbo, 1981. Los Angeles eta Euskadi artean bizi eta lan egiten du. 2012ko Whitneyko Bienalean eta SSIFF, Locarno, Toronto, Rotterdam, New York eta Gijon bezalako jaialdietan proiektatu dira bere filmak, baita New Yorkeko MoMa, Tate Modern eta Whitechapel Gallery (Londres) ere. Matadero Madrid, LUX (Londres), Tramway (Glasgow), FuturDome (Milan), fluent (Santander), Tabakalera (Donostia), Azkuna Zentroa (Bilbo), Marta Cervera, Katonah Museum of Art (New York), Los Angelesko Hammer Museum, Habanako Bienal eta Lyongo Biennale museoetan erakusketak egin ditu. Bere “Landscape Plus” (Mousse Publishing eta fluent) liburua 2019an argitaratu zen. Bere lana LUXek banatzen du Londresen eta Reina Sofia Arte Zentroaren bildumaren zati da.
Info +
- Generoa
- Esperimentala
- Iraupena
- 16:15
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- 16mm
- Argazkigintza zuzendaria
- Laida Lertxundi
- Ekoizlea
- Laida Lertxundi
- Soinua
- Christina C. Nguyen
- Musikagilea
- Helena Estrela, The Complex
- Muntaketa
- Laida Lertxundi
- Aktorea
- Clara Rus, Christina C. Nguyen, Ren Ebel, Helena Estrela, Unai Ruiz Ameztoy, Mariana Sánchez Bueno, Kai Ruiz Alonso, Martina Ruiz Alonso, Jessica Lee, Gabrielle Pulgar
2021 | Inner Outer Space | 16:15 | Esperimentala |