LA MUJER ILUSTRADA
- Emakume ilustratua -
Ahmedabaden, Isabelek animazio-tailer bat ematen die aldi baterako tatuajeak (mehndi) egiten dituen artista talde bati. Beren ametsei buruz galdetzen die: Ramiak hegan egin nahi du, Saadiyak emakumezkoen parlamentu batekin amesten du, Shubhashreek Suitzara joatea du amets, eta Samirak raparen bitartez aldarrikatzen du bere independentzia.
Zuzendaria
Isabel Herguera
Donostia, 1961. Animaziozko ekoizpen-lanak eta irakaskuntza aldizkatzen ditu. Artelekuko Irudi Mugikorren Laborategiko jarduerak koordinatzen ditu. Horrez gain, irakaslea da Indiako National Institute of Design ikastegian, Ahmedabad hirian.
Info +
- Generoa
- Animazioa
- Iraupena
- 07:53
- Hizkuntza
- Gaztelania, ingelesa, gujarati
- Jatorrizko formatua
- mp4
- Zuzendari artistikoa
- Isabel Herguera
- Animazioa
- Rajesh Thakare, Bhusan Katkar, Aravind Senan, Ranjitha Rajeevan, Izibiene Oñederra, Inés G. Aparicio
- Efektu bereziak
- Troy Vasanth, Rajesh Thakare
- Gidoilaria
- Isabel Herguera
- Musikagilea
- Gianmarco Serra, Diego Herguera
- Muntaketa
- Gianmarco Serra, Candela Carroceda García-Bobadilla
- Soinua
- Gianmarco Serra, Diego Herguera
- Ekoizlea
- Diego Herguera
1988 | Spain Loves You | 5:00 | Animazioa |
1988 | Safari | 4:00 | Animazioa |
1989 | Cante de ida y vuelta | 4:00 | Animazioa |
1990 | El sueño de Iñigo | 4:00 | Animazioa |
1993 | Los muertitos | 10:00 | Animazioa |
2005 | La gallina ciega | 7:00 | Animazioa |
2016 | Kutxa beltza | 5:00 | Animazioa |