XIMINOA
- Ximinoa -
Junek lehen udako lana lortu du: Constance zaintzea, maitasun falta handia duen neskato sentibera. Umea laster lasaituko da, eta urte osoan zehar haren umezaina izateko itxaropenak ilusio handia pizten dio Juneri. Baina haurrarekin gero eta lotura estuagoa egin ahala, Junek klase harremanen bortizkeria eta bere izaeraren ukapena ezagutuko ditu.
Zuzendaria
Itziar Leemans
Itziar Leemans La Habanako Nazioarteko Zine Eskolan graduatu zen 2012an. 2015 eta 2020 bitartean Kubari buruzko bi film luze dokumental zuzendu zituen, «Parque Lenin» eta «Boca Ciega». 2018an «Bainera» fikziozko film laburra egin zuen, eta 2022an bere hirugarren film luzea zuzendu zuen, «Olatuak». Gaur egun bere fikziozko lehen film luzea idazten ari da, «Agurra» izenburua duena.
Info +
- Generoa
- Fikzioa
- Iraupena
- 25:13
- Hizkuntza
- Euskara, frantsesa
- Jatorrizko formatua
- mp4
- Zuzendari artistikoa
- Irati Rodríguez
- Argazkigintza zuzendaria
- Gaizka Bourgeaud
- Gidoilaria
- Itziar Leemans
- Muntaketa
- Paula Iglesias, Myriam Ayçaguer
- Aktorea
- Ainara Leemans, Anaïz Villiot Chantelauze, Sarah Chantelauze, Maite Ameztoy
- Soinua
- Iñigo Etxarri
- Ekoizlea
- Katti Pochelu