SAREAN
Portu batetik arrantzontzi bat itsasoratzen da. Itsasoan barneratu eta gero sareak botatzen dituzte. Sareak jasotzerakoan etorriko da sorpresa, dozenerdi beltzez bait dator.
Zuzendaria
Asier Altuna
Bergara, 1969. Hainbat film luzetan teknikari lanetan aritu ondoren, zuzendaritzari heldu zion Telmo Esnalekin batera, eta biek batera idatzi eta zuzendu zituzten Txotx eta 40 ezetz film
laburrak, Aupa Etxebeste! film luzea eta Brinkola telebista-seriea. Berak bakarrik lau film labur (Topeka, Sarean, Artalde eta ZelaTrovke) eta Bertsolari film luze dokumentala idatzi eta
zuzendu ditu, guztiak nazioarteko zinemaldietan aurkeztu dira eta sari ugari irabazi dituzte. 2008an Txintxua Films produkzio-etxea sortu zuen eta fikziozko film luze bat ari da produzitzen
gaur egun, berak landutako gidoi batekin eta bere zuzendaritzapean.
Info +
- Generoa
- Fikzioa
- Iraupena
- 4:00
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- Digital Betacam
- Gidoilaria
- Asier Altuna
- Argazkigintza zuzendaria
- Gaizka Bourgeaud
- Ekoizlea
- ALOKATU, S.L., Jose María Lara
- Zuzendari artistikoa
- Menó Martín, Pello Villalba
- Soinua
- REC, SONORA ESTUDIOS
- Musikagilea
- Javi P3Z
- Muntaketa
- Pite Piñas, Julia Juániz
- Aktorea
- Jesús González, Javi González, Josu González, Jon Gaubeka, Bala Ndiaye, Amar Duop, Maodo Gueye, Modou Ndiaye
2005 | Aupa Etxebeste! | 1:35:00 | Fikzioa |
2009 | Refugio en el arte | 10:00 | Dokumentala |
2011 | Bertsolari | 1:30:00 | Dokumentala |
2015 | Amama | 1:43:00 | Fikzioa |