EL APRENDIZ
Europara iritsi berri den gaztea lanean hasten da mugikorren konpontzaile baten ikastun gisa. Gogor lan egiten du, etorkizunak ekar dakiokeenarekin esna amets egiten duen bitartean. Baina bezero baten sakelakoan topatzen duena errealitate kolpe gogorra izango da, eta munduaren ikuskera aldatuko dio.
Zuzendaria
Raúl Campos
Santurtzi, 1992. 2012tik dihardu publizitate, film labur, dokumental eta fikziozko film luzeen produkzio eta postprodukzio lanetan. Euskaditik produkzio-koordinatzaile lanak egin ditu Skype, Volkswagen eta beste enpresa batzuentzako publizitate lanetan, baita CNNren «Anthony Bourdain: Parts Unknown» telesaiorako. Postprodukzio arduraduna izan da «El hoyo» filmean (Zuloa) (Galder Gaztelu-Urrutia, 2019), eta beste hainbat filmetan: «Psiconautas: Los niños olvidados» (Alberto Vázquez eta Pedro Rivero, 2015), «Pos Eso» (Samuel Ortí Martí, 2015), «Pelota II» (Jørgen Leth eta Olatz González Abrisketa, 2016) eta «Los Demonios de Barro» (Nuno Beato, 2022).
Info +
- Generoa
- Fikzioa
- Iraupena
- 15:00
- Hizkuntza
- Castellano, hindi
- Jatorrizko formatua
- mp4
- Zuzendari artistikoa
- Gorka Goitia
- Argazkigintza zuzendaria
- Kenneth Oribe
- Gidoilaria
- Raúl Campos, Raquel Perea
- Musikagilea
- Aritz Villodas
- Muntaketa
- Maite Gutiérrez
- Aktorea
- Kunal Ravi Sharma, Raju Jagat Sharma, Aitor Borobia
- Soinua
- Adriana Rolloso, Martín Guridi, Ane Zugaza (Sonora Estudios)
- Ekoizlea
- BASQUE FILMS, Carlos Juárez, ECPV
2023 El aprendiz (fikzioa) 15’