ERROTATIBA
Gizakiak memoriaren hauskortasuna babesteko lekuak sortzen ditu. Pertsonak desagertu egiten dira, bizi izan zireneko eraikinak edota lan egin eta zoriontsu izan zireneko tokiak bezala. Aurpegi eta bizitza horiek, noizbait idatzizko oroimenaren parte izandakoak, desagertuko den oroimenarekin batera galduko dira, ezer ez delako betiko. Urak dakarrena, urak daroa.
Zuzendaria
Iratxe Fresneda Delgado
Arrigorriaga, 1974. Emakumezko zuzendarien belaunaldi berri baten parte da, ikus-entzunezkoen ikerketaren eta industriarako lanbidearen jardunaren arteko erdibidean moldatuak, eta azken urteotan estatuan eta nazioartean eragin interesgarria izan dutenak. 2004tik UPV-EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakasle agregatua da, eta Nevadako (AEB), New Yorkeko CUNY (AEB). Lundeko (Suedia) eta Toulouse II - Le Mirail (Frantzia) unibertsitateetan irakasle gonbidatu eta ikertzaile izan da.
Bere zinema, ahaztutako artxiboek inspiratua, errealaren istorioen erregistroan zentratzen da, begirada pertsonal batetik. Bere lehen film luzea, ‘Irrintziaren oihartzunak’ (2016), 64. Donostia Zinemaldian estreinatu zen eta ‘Erregistroaren trilogiari’ hasiera eman zion. Trilogiari ‘Lurralde hotzak-Cold Lands’-ek eman zion jarraipena 2018an, eta ‘Tetuán’ filmarekin itxi zen 2022an.
Bere filmak nazioarteko zinemaldietan eta mundu osoko filmategietan proiektatu dira (Berlin, Varsovia, Madril, Genova, Seul, Porto, Lima, Lugano, Montevideo, Bartzelona...), eta sari eta aitorpen ugari jaso dituzte. Orain ‘Bide guztiak ' film luzea garatzen dihardu. 'Errotatiba' iraupen laburreko bere lehen filma da.
Info +
- Generoa
- Dokumentala
- Iraupena
- 08:06
- Hizkuntza
- Elkarrizketarik gabe
- Jatorrizko formatua
- mp4
- Gidoilaria
- Iratxe Fresneda Delgado
- Ekoizlea
- PIMPI & NELLA FILMS, Txelu Medina Arbide, Iratxe Fresneda Delgado
- Argazkigintza zuzendaria
- Iratxe Fresneda Delgado
- Zuzendari artistikoa
- Iratxe Fresneda Delgado, Raúl López
- Muntaketa
- Raúl López, Laida Aranburu
- Soinua
- Txelu Medina Arbide, Haimar Olaskoaga
- Animazioa
- Raúl López