RAZIELEN ITZULERA
Jainkoak bere irudira eginiko gizona paradisutik bota zuenean, gizonaren beldurra eta bakardadea ikustean, Raziel aingerua bidali zuen hura laguntzera.
Zuzendaria
Koldo Almandoz
Donostia, 1973. Hainbat genero eta formatutako filmak idatzi eta zuzendu ditu azken 25 urteetan. Bere lanak nazioarteko jaialdi askotan aukeratu eta saritu dira, hala nola Semaine de la Critique de Cannes, Rotterdam Film Festival, Donostia Zinemaldia, BAFICI, Festival dei Popoli eta Seattle International Film Festival. ‘Hondar Ahoak’ eta ‘Intimidad’ telesailak sortu eta zuzendu ditu ere. Kimuaken lehen edizioan parte hartu zuen Razielen itzulerarekin (1998) eta katalogoan parte hartu zuen azken aldia 2020an izan zen, Maria Elorzarekin batera zuzendutako ‘Quebrantos’ lanarekin.
Punto de Vista jaialdiko hautaketa batzordeko kidea izan zen. Halaber, The Balde arte eta kultura aldizkariaren zuzendaria, hainbat kultur proiektu eta erakusketen sortzaile eta komisarioa, eta irrati-fikzioen gidoilari eta zuzendaria izan da. Larrotxene, Dinamoa eta Elias Querejeta Zine Eskolako irakaslea, hainbat libururen egilea eta Farmazia Beltza argitaletxearen sortzailea ere da. Garabi Films etxean ekoizle lanak egiten ditu.
Info +
- Generoa
- Fikzioa
- Iraupena
- 8:00
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- -
- Gidoilaria
- Koldo Almandoz
- Argazkigintza zuzendaria
- Koldo Almandoz
- Ekoizlea
- MK FILMAK, Marian Fernández
- Muntaketa
- Marian Fernández
- Aktorea
- Koldo Almandoz, Marian Fernández, Manhattan
2000 | A dar ba kar | 12:00 | Fikzioa |
2011 | Mantis Estroboscópica | 3:00 | Fikzioa |
2011 | Trikuaren hiztegia | 4:00 | Fikzioa |
2012 | Msilale Wanawake | 40:00 | Dokumentala |
2016 | Sîpo Phantasma | 1:09:00 | Fikzioa |
2018 | Oreina | 1:30:00 | Fikzioa |
2016 | Narcisso | 9:00 | Fikzioa |